Ekintzaile izateko ikasten

Guaixe 2007ko abenduaren 17a

Corazonisten ikastetxeko DBHko 4. mailako Abraham Alonso Pastora, Julen Diaz Oiarbide eta David Anton Fiz ikasleak dira ekimen horretan parte hartzen ari direnak. Haiek laguntzen Marta Mazkiaran Zelaia irakaslea dago. Haren laguntzaz ikasleek enpresa bat, kooperatiba bat, sortu dute. Kooperatiba horrek erkidego arteko edo nazioarteko komertzio jarduera eginen du. EgitekoaGazte Enpresa Europarra egitasmoaren barruan ikastetxe ugari daude eta Altsasuko ikasleak haietako batekin harremanetan jarriko dira. Harreman komertziala, jakina. Hala ikasleek ikasturtean produktuen katalogoa osatuko dute, katalogo hori eskaini, eskaerak negoziatuko dituzte, produktuak inportatuko dituzte eta, azkenik, erositako produktuak salduko dituzte. Gazte Enpresa Europarra egitasmoa, Nafarroako Gobernuak CEINen,Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarraren bidez sustatu duen ekimen bat da. Nafarroako 21 ikastetxeetako 250 ikasle parte hartzen ari dira ekimenean.