Langabeziak gora egin zuen iaz

Guaixe 2008ko urtarrilaren 15a

Altsasuko enplegu bulegoan jasotako datuei dagokienez, iazko balantzea urte hasieran baino 49 langabetu gehiagorekin itxi da. Altsasuko enplegu bulegoan 547 pertsona zeuden lana bilatzeko izena emanda, urte hasieran baino %9,83 gehiago. Lana nahi duten pertsonen artean 348 (%63,61) emakumeak dira eta 199 (%36,38) gizonak. Urte hasierarekin alderatuta emakumeen kopurua %3,26 igo zen (+11), gizonena, berriz, % 23,60 (+33). Adinari dagokionez, urte akaberan lana opatzen ari ziren 25 urtez azpikoen kopurua 98koa zen (%17,91), adin horretatik gorakoak, berriz, 449 pertsona ziren (%82,08). Lana bilatzen duten gazteen kopurua urte batean %88,46 (+46) hazi da. 25 urte baino gehiago dituzten lan eskatzaileen kopurua apenas aldatu da eta %0,67 besterik ez da hazi (+3).Altsasuko bulegoko datuak Urtea Aldea 2006 2007 Kopurua %Adin tarteak25 baino gutxiagoko emakumeak 22 41 +19 %86,3625 baino gutxiagoko gizonak 30 57 +27 %9025 baino gehiagoko emakumeak 315 307 -8 -%2,5325 baino gehiagoko gizonak 131 142 +11 %8,39SektoreakNekazaritza 13 11 -2 -%15,38Industria 167 167 0 0Eraikuntza 27 54 +27 %100Zerbitzuak 250 264 +14 %5,6Aurretik lan egin gabe 41 51 +10 %24,39Guztira 498 547 +49 %9,83