II. Karlistaldiko isilmandatari baten berri

Guaixe 2008ko urtarrilaren 16a

Liburuan bildutako argazkien artean Etxarri Aranazko Simon Maizarena dago. Argazkian adineko gizon bat ikus daiteke, eskuin eskuan makila duela. Juan Pardok jakitera eman digunez, Simon Maiza "Nafarroako isilmandatari karlisten nagusia izan zen". Isilmandatari taldea omen zuen bere esanetara. Juanek azaldutakoaren arabera "probintzia bakoitzak bere isilmandatari sarea zuen eta haien egitekoa zen gutunak, aginduak eta bestelakoak eramatea erakunde karlisten artean". Hala ere, haren berri gutxi zuela aitortu digu. Juanek azaldutakoaren arabera isilmandatariek "mugitzen ziren ingurua eta hango jendea ederki ezagutu behar zuten". Dokumentuak batetik bestera eramateaz gain, tropen mugimenduen berri ere ematen zuten isilmandatari horiek. Juanek azaldutakoaren arabera isilmandatariak 1.872ko akabera aldetik hurrengo urte akabera bitartean aritu ziren lanean. 1.873an hego Euskal Herriko probintziek posta eta komunikazio zerbitzua prestatu zuten eta isilmandatarien lana mugimendu militarren berri ematera mugatu omen zen. Liburuaren egileek ez dakite zein izan zen Simon Maizari argazkia egin ziona. Argazki horren kopia Montevillako Baroiaren fondoan opatu dute.