Kontsumitzaileendako bulegoak Sakanan martxan

Guaixe 2008ko urtarrilaren 17a

Arazo horiei aurre egiteko eta kontsumitzaileen aholkulari gisa sortu zen Iratxe elkartea orain dela mende laurden pasa. Iratxe elkarteak bere egoitza nagusia Iruñean duen arren Nafarroako eskualde guztietara heltzen den zerbitzua da. Horrela Sakanarako ere badu bere jardun egutegia.Irurtzunen hilabeteko 2. eta 4. asteko astelehenetan egoten da, irurtzundarren kezkak argitzen eta argibideak ematen. Lakuntzan aurten jarri dute martxan kontsumitzaileendako bulegoa udalak hala eskatuta. Hilabeteko bigarren asteko asteazkenetan jarri dute eguna eta udaletxean bertan hartzen ditu Iratxek kontsumitzaileak. Altsasun egindako ibilbidea luzeagoa da eta kontsumitzaileek bertara joateko ohitura handiagoa daukate. Hala, Altsasun asteartero irekitzen dute bulegoa. Olaztira hilean bitan gerturatzen dira. Hilabeteko lehenengo eta hirugarren asteko ostegunean.Egun horietan kontsumitzaile bulegora gerturatu aurretik txanda eskatu behar da. Olaztiren kasuan udaletxera deitu behar da txanda eskatzeko. Gainontzeko herrietan, berriz, 012 telefonora hots egin besterik ez du egin behar kontsumitzaileek.