Gorriti eta Nagore final-laurdenetan

Guaixe 2008ko urtarrilaren 21a

Gorriti 2-Lopez Aldai 0 1. jokoa: Gorriti 10-Lopez Aldai 9. 2. jokoa: Gorriti 10-Lopez Aldai 3 Ongi egin zituen lanak larunbatean Uharteko pilotariak. 4-9 galtzen hasi zuen lehen jokoa, baina lanean jarraitu eta nagusitzea lortu zuen. Bigarren jokoan amore eman zuen Lopez Aldaik eta 10-3koarekin, 2. jokoa ere Gorritik irabazi zuen. Nagore 2-Armendariz 1 1. jokoa: Nagore 10-Armendariz 2. 2. jokoa: Nagore 4-Armendariz 10. 3. jokoa: Nagore 5-Armendariz 0 Igandean Nagorek hartu zuen txanda Agoncillon. Armendarizekin neurtu zituen indarrak partida parekatu batean. Lehen jokoan aurretik amaitu zuen irurtzundarrak, 10-2, baina bigarrenean Armendariz nagusitu zen, 4-10. Lan egiten jarraitu behar izan zuen beraz. Azkenean, 3. jokoan eta behin betikoan, 5-0 nagusitu zen.Final-laurdenak Villamedianan izanen dira final-laurdenak. Gorriti Antxiaren aurka arituko da bertan eta Nagore Urdanizen aurka.