Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eugi-Lasa III.a 15 / Koka-Begino 22 Lasa III.ak eta Eugik punturik lortu gabe amaitu dute Binakako Txapelketako lehen faseko lehen itzulia. Ez ziren fin aritu igandean pilotariak, baina irabazteko meritu gehiago egin zituzten Kokak eta Beginok. Eugiri kosta egin zitzaion tantoak amaitzea eta Lasa, defentsan moldatu bazen ere, ez zuen atzean agindu. Etxarriarra eta Agoizkoa 5-2 aurreratu ziren markagailuan, Asegarceren huts egiteen ondorioz. Ez ziren aldeari eusteko gai izan ordea, eta aurkakoek 6ra berdintzea lortu zuten. Bi bikoteek dirdira handirik gabe jarraitu zuten markagailuan gora. 9-10eraino berdintasuna eta bata eta bestearen huts egiteak izan zen nagusi. Baina azkenean, Kokaren bizkorraldiari esker, tartea handitu zuten donostiarrak eta bere atzelariak.Finalerdiak Lehen itzulia amaituta, Eugi eta Lasa 8. postuan, azkenekoan, daude. Matematikoki oraindik ere finalerditara pasatzeko aukerak badituzte ere, benetan zaila dute. Orain arteko jokoa eta emaitzei buelta eman beharko diete eta beste bikoteek huts egitera itxaron.Zubietak ere galdu Galartza V.a-Zubieta 14 / Uriarte-Goñi III.a 22 Eibargo jaialdia Zubietaren partiduarekin hasi zen. Ez zen egun ona izan etxarriarrendako, Aitor Zubietak ere galdu egin zuen eta. 14. tantoan geratu ziren Galartza V.a eta Etxarrikoa.