Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Floren Nazabalek eta Ugaitz Mugertzak Urrezko Aizkorako finalerdietarako txartela lortu zuten joan den larunbatean, Leitzan. Norgehiagokaren mailak eta aita-semearen aurka aritzearen berezitasunak, leporaino bete zuten Amazabal pilotalekua. Mugertza I.a eta Nazabal ziren irabazteko faboritoak eta ez zuten hutsik egin, kanporaketa guztiak irabazi baitzituzten. Aizkolariek orain arteko lan bera egin zuten eta, kirolariek eskatuta, betiko modura itzuli ziren: aurretik zihoan bikoteak probak lehenengo egin ordez, bi bikoteak batera aritu ziren proba denetan, bakoitzari zegozkion denborak hartuz.Proba guztietan aurretik1. proban, 45 ontzakoa zeinek kolpe gutxiagotan moztu neurtu zituzten indarrak eta etxarriarra eta laguna izan ziren hobeak, 34 kolperekin, besteak baino bat gutxiagorekin. 2. proban, 45 ontzako bi erlojuz kontra mozten azkarrenak Nazabal eta Ugaitz Mugertza izan ziren, 1.16ko denborarekin eta 14 segundoko aldearekin. 3. lanean, zutikako kana-erdikoa txanda librean moztea zuten lana, eta horretan ere, etxarriarra eta mutrikuar gaztea aurretik: 2.19ko denbora 2.36ren aurka. 9 segundoko aldea handitu zuten 4. proban, 1.51n amaituta. Lanak amaitzear zituztela, 5.ean, 4:09ko marka egin zuten Nazabalek eta Ugaitzek eta beste bikoteak, 4:43koa. Proba luzeena zuten amaierarako, bi kana erdiko, bi 45 ontzako eta 54 ontzako bi zituzten mozteko. Baina Etxarrikoak eta Mugertza II.ak ez zuten nekearen aitzakia izan: 10 minutu eta 8 segundorekin, minutu eta 7 segundoko aldea kendu zieten Fausto Mugertza eta Rekondori. Azkenean, lan guztiak batuta, 20 minutu eta 17 segundo behar izan zituzten Etxarriko aizkolariak eta bikoteak. Rekondok eta Mugertza II.ak, berriz, 22 minutu eta 19 segundo. Beraz, etxarriarra eta Mutrikuko gaztea dira finalerditara pasatu direnak. Vicentek eta Lopezek ere eskuratu dute txartel hori eta asteburu honetan jakinen da zein beste bikote izanen diren finalerdietan.