Azken minutuan sartu zieten berdinketaren gola

Guaixe 2008ko urtarrilaren 29a

Ongi aritu ziren Etxarrikoak lehen zatian, nagusi izan ziren eta haiek izan zuten baloiaren jabetza denbora gehienean. Hala ere, gol aukera bakarra izan zuten, eta baita aprobetxatu ere, 1-0ekoa sartuz. Bigarren zatian paperak aldatu zituzten: San Inazio izan zen baloiaren jabe eta zelaian nagusi. Kosta egin zitzaien, ordea, gol aukerak probestea. Partida amaitzear zegoela, 89. minutuan sartu zuten gola. Azkenean, markagailuan, 1-1. Taulako erdialdean jarraitzen dute etxarriarrek, 5., 4 punturekin. Banaka badira ere, beti dira ongi etorriak puntuak. Hala ere, igoera-ligaxka honi fruituak ateratzeko garaipenak behar dira. Datorren jardunaldian 7. lekuan dagoen Nafarroako Unibertsitatearen aurka aritu ondoren, ea 3 puntuekin itzultzen diren.