Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
4. jardunaldia: UN 2 - Etxarri Aranatz 0 Ez dago modurik. Lehen partida irabazi zuten, baina ez dute gehiago garaitzerik lortu. Etxarriarrak forma fisiko onean daude. Horrek zailtasunak jarri zizkien Nafarroako Unibertsitatekoei, baina ez nahikoak. Bigarren postuan daudenek maila ona eman zuten eta bi goleko aldearekin garaitu zituzten etxarriarrak.Sakanakoak 6. postuan daude 4 punturekin. Datorren asteburuan puntu berdinekin 7. lekuan dagoen Lagunak taldea hartuko dute etxean. Berdinketa apurtu eta igoera postuetara gerturatzeko aukera ona izanen dute.