Nazabal eta Mugertza II.ak igandean dituzte finalerdiak

Guaixe 2008ko otsailaren 8a

Etxarriarrak eta bikoteak, igande honetan dute norgehiagoka, Getxon, Donato Larretxea eta Atutxa II.aren aurka. Ekitaldi garrantzitsua, 12:15ean hasiko da. Adituek diotenez, maila handiko ikuskizuna izanen da, final aurreratua dela ere esan dute batzuek. Orain arte egindako lanak ikusita, etxarriarra eta Mugertza II.a dira faboritoak, baina Donato Larretxea eta Bizkaiko txapeldun Atutxa ez dira nolanahi kikilduko.Lan berriak izanen dituzte Egiteko izanen dituzten lanak aldatu eginen dira final-erditan. 6 proba izanen dituzte aizkolariek. Abiatzeko, 45 ontzako bat moztu beharko dute ahalik eta kolpe gutxienetan. 2.ean, 45 ontzako bi izanen dituzte erlojuz kontra mozteko. 3. proban zutikako oinbiko bat izanen dute tare. 4.ean, berriz ere, zutik dauden enborrak moztu beharko dituzte, kana-erdiko bi oraingoan. Azken aurreko proban, 80 ontzako enborra moztu beharko dute txanda librean. Azkenik, amaitzeko, 54 ontzako 4 enbor eta 60ko bi edukiko dituzte txanda librean mozteko.Lan berriek emanen dute zer esan. Zutik moztu beharreko oinbikoak eta 80 ontzakoak esaterako, ez dira normalean lehiaketetan jartzen eta min handia egin dezakete. Gogotik egin beharko dute lan bi bikoteek proba hauek guztiak arerioek baino lehen amaitzeko.