Etxarrirendako garaipen garrantzitsua

Guaixe 2008ko otsailaren 11

Futbol ona ikusi zuten joan zen asteburuan Etxarriko zelaira gerturatu zirenek. Lehen zatian Etxarrikoak izan ziren nagusi. Behin eta berriz gerturatu ziren aurkarien atera eta, bide horretatik etorri zen Iker etxarriarraren gola. Bigarren zatian erasoari ekin zioten Barañaingoek, baina Etxarrikoek primeran zaindu zuten atea.Garaipen honi esker, 2 postu egin ditu gora Etxarriko taldeak: 4. postuan dago, 7 punturekin, Baztan liderrarengandik 6 puntura. Aurreko bi taldeak, puntu bakar bat eta bira dituela jakinda, aurrera egiteko aukera ona du asteburuan. 3 punturekin azken aurreko postuan dagoen Ardoiren aurka izanen dute aukera.