Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bengoetxea VI.a-Ruiz 22 Olazabal-Lasa III.a 6Pilotari etxarriarrak eta Olazabalek Bengoetxea eta Ruiz indartsuak izan zituzten aurrez aurre, atzo, Tolosan. Norgehiagoka txarra izan zen, kolore bakarrekoa. Asegarcekoek arazo handirik gabe irabazi zuten.Olazabalek egin zuen lehen tantoa, airez txokoan utzita, baina hor amaitu zen bere jokoa. 3 tantora berdinduta zeudela, Bengoetxea eta Ruizek pilota astunak aukeratu zituzten eta horrek min handia egin zion Olazabali. Pilota horiek mugitu ezinean, 9 huts egin zituen Aresoko gazteak. Lasak lan txukuna egin zuen, baina ezer gutxirako balio izan zuen horrek.Honezkero argitzen ari da zein bikotek eginen duten aurrera Eskuz Binakakoan. Gonzalez eta Barriola dira partidu bat ere galdu ez duten bakarrak. Titin III.a eta Laskurain eta Bengoetxea eta Ruiz 4 puntura berdinduta daude. Olaizola II.a-Zearrak eta Olaizola I-Belokik, biak ere 3 punturekin, badute aurrera egiteko aukera. Olazabal eta Lasa III.ak osatutako bikotea da partidu bakar bat eskuratu ez duen bakarra.