Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Beste behin ere, esprintean amaitu zen Mallorcako Itzulian 3. etapa. Pollensa eta Alcudia artean, 168,4 kilometro egin zituzten atzo txirrindulariek. Etapa gogorra izan zen, azken kilometroetan Soller eta Piugmajor, bigarren eta lehen mailako mendateak igo behar izan zituzten. Mendateetan gora ihesaldiak egon baziren ere, tropelak harrapatu egin zituen helmugara iristeko 20 kilometro falta zirela. Hortik aurrera, Caisse d´Epagne eta Francaise des Jeuxena taldeek kontrolatu zuten lasterketa. Saria ere, biendako izan zen: Lehen taldeko Rojasendako izan zen etapa eta sailkapen nagusiko lehen postua Gilbertek berreskuratu zuen.Gorka Verdugo etxarriarra 16. postuan dago, liderrarengandik 3 segundora. Gaur, 162 kilometroko etapa dute txirrindulariek. Alcudian hasi eta, herri berean amaitu aurretik, 3 mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek.