Gilbertendako izan da Mallorcako Itzulia

Guaixe 2008ko otsailaren 15a

Bost egunen ondoren, atzo izan zuen azken eguna Mallorcako Itzuliak. Hasi bezain ongi amaitu da Francaise des Jeux taldeko Philippe Gilbert txirrindulariarendako itzulia. Berarendako izan zen lehen etapa eta berarendako izan da itzulia.Gorka Verduko etxarriarrak ere lan ona egin du: 12. postuan amaitu du, liderrarengandik 12 segundora. Bere talde Euskaltel-Euskadik emaitza onak izan zituen: 3. postuan sartu zuen Haimar Zubeldia eta 5.ean Jon Bru.