Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarriko taldeak garaipenaren alde borrokatu zuen Zizurren. Etxekoek garaipenarekin amestu zuten lehen zatian, atsedenaldira bi goleko aldearekin joan baitziren. Baina gauzak bestela izan ziren; etxekoek defentsan egindako hutsei esker, Etxarrikoek berdinketa golak sartu zituzten, Luisek lehenengo, 55. minutuan, eta Javierrek, 60 minutuan. 6 minutu geroago garaipenaren gola sartu zuen Pablok, 2-3koa.Etxarriko taldea sailkapeneko 3. tokian dago, 10 punturekin, Baztan liderrarengandik 3 puntura. Asteburu honetan atsedena izanen dute etxarriarrek.