Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasa III.ak Martinez de Irujo zuen hasiera batean bikote Eskuz Binakako txapelketan. Iberokoak kirofanotik pasatu beharra eduki zuen ordea eta, txapelketa mustu ere egin gabe, Eugik hartu zuen honen lekua. Agoizkoarekin batera mustu zuen Lasak txapelketa, baina honek osasunak ere okerrera egin zuen eta, berriz ere, bikote berria jarri zioten Etxarrikoari, Olazabal gaztea.Batekin zein bestearekin, Etxarriko pilotariak ez du zorte handirik eduki aurtengoan. Asteburu honetan amaituko da final laurdenetako liga eta oraingoz, ez du partidu bakar bat ere irabazi.Gaur, arratsaldeko 16:00etan, pilotak aukeratzeko hitzordua dute Olazabal eta Lasa III.ak, Koka eta Beginorekin. Datorren asteleheneko partiduan izanen du etxarriarrak markagailua estreinatzeko aukera.