Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Xabaten koadrilakoek jakinik errehabilitazio zentroaren gastuak estaltzeko familiak dirutza ordaindu behar duela, zerbait egin beharra sentitu zuten. Hala, gaztetxera jo zuten gaia aztertzera. Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak onartu egin zuen gaia eta hortik sortu zen Xabaten aldeko elkartasun eguna. Larunbatean jasotzen den diru guztia haren familiari emanen diote gazteek. Hori eta txartelen salmentarekin ateratzen dutena ere. Izan ere, Martinez de Irujo, Lasa III.a, Titin III.a, Zubieta, Oinatz Bengoetxea eta beste pilotariek sinatutako kamixetak zozketatzeko txartelak saldu dituzte. Zozketa bihar bertan eginen dute. EgitarauaXabaten aldeko elkartasun eguna 11:00etan abiatuko da. Binakako pilota txapelketa azkarra jokatuko da Euskal Herriari pilotalekuan. Edozeinek parte har dezake eta izen ematea txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago egin behar da. Eskuak berotu eta hauspoa handitu ondoren, 15:00etan, gaztetxean bazkaltzera esertzeko aukera dago eta mahaitik altxatu gabe mus txapelketa azkarrean parte hartzeko aukera izanen da. 19:00etan triki poteoa izanen da herrian barna. Animazioak gauean gaztetxean izanen den kontzertuarekin segida izanen du. Oholtza gainera Hesian eta El trono de Judas taldeak igoko dira. Haiei lekukoa Tximeletak hartuko die eta dantzaldi ederrarekin gozatzeko aukera izanen dute Etxarriko gaztetxean biltzen direnak. Antolatzaileak seguru dira "egun guztian Etxarrin giro ezin hobea izanen dela et aparte hartzera animatu dute".