Borobila, Xabaten aldeko elkartasun eguna

Guaixe 2008ko otsailaren 27a

Egitaraua binakako pilota txapelketa azkarrak zabaldu zuen. 20 bikotek eman zuten izena. Dozena bat puntura jokatu ziren partidak eta irabazten zuenak aurrera egiten zuen. Txapelketa Lopez de Zubiria-Zabala bikoteak irabazi zuen finala. Finalistendako sariak izan ziren. Frontoiak berak hartu zuen herri bazkaria. 70 pertsona bildu ziren. Mahaitik mugitu gabe mus txapelketa azkarra ere frontoian jokatu zuten 25 bat bikotek eta onenak Igoa-Lopez izan ziren. Bestalde, pilotariek sinatutako kamixetak ere zozketatu zituzten. Arratsaldeko triki-poteoak jendea mugiarazi zuen eta gaueko kontzertuek jendea mugiarazi. Antolatzaileek esan digutenez "jendearen erantzuna oso ona izan zen. Beste herrietatik ere etorri zen eta diru asko bildu da. Parte-hartzaile guztiei eskerrak eman beharrean gara" .