Eskuz Binakakoa despeditzeko, norgehiagoka erabakigarria

Guaixe 2008ko otsailaren 24a

Gaur despedituko dute Olazabalek eta Lasa III.ak Eskuz Binakako Txapelketa. Final laurdenetako ligaxkan partidu bakar bat irabazi ez dutenez, ezin izanen dute txapelketan aurrera egin pilotariek. Hala ere, erabakigarria da gaur arratsaldeko 16:30ean, Tolosako Beotibar pilotalekuan Koka eta Beginoren aurka jokatuko duten partidua, bertan erabakiko baita zein izanen den hurrengo fasera pasatuko den bikotea. Lasak eta Olazabalek 7 tanto edo gehiago egiten badituzte, Bengoetxeak eta Ruizek eginen dute aurrera. Kokak eta Beginok aurkariak 6 tanto edo gutxiagotan uzten badituzte, berriz, beraiendako izanen da finalerditarako txartela. Dagoeneko txartel hori ziurtatua dute Gonzalez-Barriolak, Titin III.a-Laskurainek eta Olaizola II.a-Mendizabalek.Pilotak aukeratzeko orduan, arazorik ez Lasak eta Olazalek eta Kokak eta Beginok ostegunean izan zuten pilotak aukeratzeko hitzordua. Bikoteek ez zuten arazorik eduki. Etxarriko atzelariak eta lagunak 104,7 gramoko bi pilota eta 104,5 gramoko bat aukeratu zituzten. Beste biek, berriz, 106,7, 104,3 eta 105,2 gramoko piloten alde egin zuten.