Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarriko taldeak atseden jardunaldia zuen asteburuan. Sakanako taldearen aurkari zuzenenek puntuak batzen jarraitu dute asteburuko jardunaldian eta etxarriarrengana gerturatu dira. Hala ere, 10 punturekin 3. postuari eusten diote Etxarrikoek. Puntutan berdinduta, 4. postuan dago Lagunak taldea eta 9 puntu dituzte San ignacio eta Beriainek. Estu dago beraz sailkapena. Baztanek jarraitzen du lider 16 punturekin.Datorren jardunaldian, puntu bakar bat gutxiagorekin 6. postuan dagoen Beriain taldea hartuko du etxean Etxarrik.