Gorka Verdugo Valentzian

Guaixe 2008ko otsailaren 26a

Etxarri Aranazko txirrindularia Valentzian dago, 66. Valentziako Itzuliari hasiera emateko prest. Txirrindulariek bost etapa gainditu beharko dituzte, azken egunean, larunbatean, Valentzian amaitu aurretik. Gaur emanen diote hasiera itzuliari, Sagunto eta Port de Sagunto arteko 157 kilometroko etaparekin.Alberto Contador, Oscar Pereiro edo Damiano Cunegoren mailako txirrindulari handiak bildu ditu itzuliak.Etxarriko txirrindulariak Haimar Zubeldia liderrarendako lan egin beharko du.