Tropelaren okerrak sailkapen nagusiaren aldaketa ekarri du

Guaixe 2008ko otsailaren 28a

Contentpolis-Murcia taldeko Manuel Vazquezendako izan zen Valentziako itzuliko etapa nagusia. Zortea alde izan zuten berak eta Ruben Plazak. Helmugara iristeko 10 kilometro falta zirela, etapa esprintean amaituko zela zirudiene, baina bidez okertu zen tropela. Opari hori esker, 21 segundoko aldearekin iritsi ziren Vazquez eta Plaza helmugara. Biendako izan zen saria: etapa garaipena batendako eta lider postua bestearendako.Zenbait txirrindularik bere kexa azaldu zuten gertatutakoagatik eta, horren aurrean, bi lehenengoen aldea bost segundotan gutxitzea erabaki zuten antolatzaileek. Gorka Verdugo etxarriarrari ez zion mesede egin gertatutakoak. 3. postutik 5. jaitsi da eta 27 segundora du orain liderra.Naqueran hasi eta amaituko da gaurko etapa. 175 kilometro izanen ditu eta aurreko egunetakoak baina zelaiagoa izanen da. Itzuliari amaiera emateko, bihar hiriburua izanen dute etaparen abiapuntu eta amaiera. 149 kilometroko etapa izanen dute txirrindulariek eta, hasieran portu batzuk izango baditu ere, amaiera esprintean amaitzeko modukoa izanen da.