Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko kanporaketetan bezala, oraingoan ere puntu gehien lortzen dituen bertsolaria zuzenean finalera eramanen duen txartela eskuratuko du. Beste 5 finalistak zein diren puntuek argituko dute. Eneko Lazkozek finalerako sailkatu nahi badu fin ibili beharko du. Txapelketan parte hartzen ari den beste sakandarra, Oier Lakuntzak oso zail du finalerako sailkatzea. Finala, jakina denez, martxoaren 15ean jokatuko da Elizondoko Lur aretoan. Bertsolariek honako lana egin beharko dute Beran: binaka, gaia emanda 3na bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda 3na bertso zortziko txikian, bakarka, hasierako puntua emanda 2na bertso zortziko txikian, binaka, gaia emanda 3na bertso hamarreko txikian eta kartzelako lana.