Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
20 minutu iraun zuen Etxarri eta Beriain arteko norgehiagokak, bisitariek 3 gol sartzeko behar izan zuten denbora. Etxarrikoei kosta egin zitzaien partidan sartzea eta, nahi izan zutenerako berandu izan zen. Bigarren zatian saiatu ziren markagailuari buelta ematen, baina berandu zen.Etxarriarrek ez dute punturik gehitu eta 5. postura jaitsi dira ondorioz. 4. eta 6. postuan dauden Mutilvera eta Lagunak taldeekin 10 puntura berdinduta daude. Lehen itzulia igoera postuetatik urrun amaitzea nahi ez badu, 3 puntuak gehitzera behartuta dago datorren jardunaldian. Azken postuan dagoen Gazte Berriakekin neurtuko ditu indarrak.