4. postuan amaitu dute 1. itzulia

Guaixe 2008ko martxoaren 10a

Antsoaingo mutilei kosta egin zitzaien partiduan zentratzea. Horretaz baliatu ziren Etxarrikoak eta 0-2 aurreratu ziren, Mikel eta Javiren golekin. Baina ez zen hor amaitu norgehiagoka. Gazte Berriak taldekoak zentratu ahala, gogotsu hasi ziren lehian. Bide horretatik lortu zituzten berdintzeko behar zituzten bi golak. Hortik aurrera parez pare ibili ziren bi taldeak, baina defentsan etxekoek egindako hutsak nahiko izan ziren, Etxarrikoak hiru puntuekin itzultzeko.13 punturekin, 4. postua berreskuratu du Etxarriko taldeak. 9 puntura dute Baztan liderra, baina puntu bakarrera dago Universidad de Navarra, 2.a. 2. itzuliari hasiera emateko, norgehiagoka garrantzitsua dute asteburu honetan etxarriarrek; puntutara berdinduta, 3. postuan dagoen Mutilveraren aurka lehiatuko dira eta.