A ereduaren kontra manifestatzera deitu du EHEk

Guaixe 2008ko martxoaren 14a

ArgudioakIkastetxeetako aurre-matrikulazio epea egun hauetan dago zabalik. Hori dela eta, Etxarriko euskaltzaleek A ereduaren kontrako argudioak ematen dituzten esku orriak zabaldu dituzte herriko etxeetan. Talde euskaltzale horrendako A ereduaren kontra egoteko "arrazoi ugari" daude. Etxarri Aranazko EHErendako A ereduak haurrek "euskara ezagutzeko eskubidea urratzen du. euskera jakitea haurraren eskubidetzat baitugu eta ez gurasoen aukeratzat". Horrek haur erdaldunak izatea eta "herriko giroa euskalduntzea ikaragarri zailtzea" dakarrela nabarmentzen dute euskaltzaleek. A ereduaren kontra EHEtik nabarmentzen dituzten beste arrazoi batzuk dira, besteak beste, "ikasketak edo lana aukeratzeko muga, bertako hizkuntza ukatzea". Etxarri Aranazko EHE herriko eragileekin harremanetan jarri zen A ereduaren inguruan lan egiteko. Haiek adierazitakoaren arabera eskola publikoa "ados egoteaz gain elkarlanerako prestutasuna agertu zuen". Udaleko euskara batzordean gaia landu zen eta bere kideak manifestazioan parte hartuko omen dute. NaBai-k eta EAE-ANV-k mobilizaziora atxiki dira. Segiren eta Gazte Asanbladaren laguntza jaso dute EHEkoek.