Patxi Mundiñano etxarriarrak laugarren denboraldia hasi du Bidelan-Kirolgi taldean

Guaixe 2008ko martxoaren 14a

Bidelan-Kirolgi taldeak denboraldi berriko plantilla aurkeztu zuen atzo, Donostian. Laugarren urtez, Gipuzkoako taldearekin lehiatuko da Patxi Mundiñano etxarriarra. Aurpegi berri asko ikus zitezkeen atzoko aurkezpenean; gaztetu egin da taldea. 19 txirrindulariez gain, haien senideak eta zenbait txirrindulari ezagun ere bildu ziren aurkezpenera.Taldearen helburua gazteei txirrindularitzan aritzeko aukera eman eta horiek profesionaletarako saltoa ematen laguntzea da. Euskal Herriko egutegia jarraituko du Bidelanek, baita Espainiako Kopa ere. Patxi Mundiñano taldeko izan nagusietakoa bat da. Zabaleta, Larralde, Larrea, Mariñelarena, Sanchez, Blazquez eta Aranzabalekin batera, bere gain izango du garaipenak pilatzeko eta aurrean lehiatzeko ardura.