Liderraren aurka, ezin

Guaixe 2008ko martxoaren 31

Haize bortitzak ez zien normal aritzeko aukerarik eman futbolariei. Lehen zatian, alde izan zuen Baztanek haizea. Nagusitasunez eta ahalegin handirik gabe, bi gol sartu zizkion liderrak Etxarriri. Bigarren zatian, Etxarri jabetu zen baloiaz, baina, haizea lagun izanda ere, ez zuen arriskurik sortu.13 punturekin, 7. postuan dago Etxarri, liderrarengandik 15 puntura. Asteburu honetan 16 punturekin 3. postuan dagoen San Ignaziorekin neurtuko ditu indarrak.