Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen asteburuan, Frantziako Ardennes bailarak txirrindulari profesional onenak biltzen dituen Criterium Internazionala hartu zuen. Egoi Martinez eta Jorge Azanza izan ziren Sakanako ordezkariak.Etxarriarrak lan ona egin zuen lehen etapan. Eguneko ihesean sartu eta 8. postuan iritsi zen helmugara, irabazlearengandik 10 segundora.Atzo lan bikaina egin zuen Jens Voigtek. Goizean minutu eta erdiko aldea atera zion tropel nagusiari eta arratsaldeko erlojuz kontrakoan tarte horri eusteko gai izan zen. Beraz, beste behin ere, Voigtendako izan da lasterketa. Laugarrena du dagoeneko. Bi sakandarrek liderrarengandik 8:43ra amaitu dute lasterketa.Egoi Martinezek 20 postuan amaitu du, liderrarengandik 1:53ra eta Jorge Azanzak 42.a, 8:43ra.