Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
BiografiaLuis Bakaikoa Martich 1920ko garagarrilaren 21ean jaio zen Etxarri Aranatzen. Txikitan Francisco Urrestarazu maisu organistak eman zizkion aurreneko solfeo ikasgaiak. Eliz ikasketak eta musika ikasketak egin zituen aldi berean.Apaiz eta misiolari pauldarra da. Penintsula guztian barna, Buenos Aires eta Puerto Ricon ibili da lanean. Luis harro dago Madrilen hiru mila moja prestatu izanaz, baita Puerto Ricoko Comerlo herriko Limoi mendian jarritako 20 metro altuerako gurutzea jartzeaz. MusikariaLuis Bakaikoa Martichek musikako lau karrera ditu: pianoa, organoa, kantua eta konposizioa. Pianoa eta organoa Etxebeste maisuarekin ikasi zituen Iruñean. Piano espezialitateko Paulino Caballero saria eskuratu zuen. Madrilen despeditu zituen ikasketak: organoa Guridi maisu zuela; kantua Lola Rodriguez Aragon irakaslearekin eta konposizioa Julio Gomezekin. Hainbat sari ere lortu zituen, besteak beste, Organo Sari Nazional Ezohikoa, Madrilen musika ikasketak bukatzean despeditu zuena. New Yorkera joan zen piano ikasketak hobetzera. Emilia del Terzo izan zuen irakasle 8 urtez. Han hainbat sari jaso eta zenbait kontzertu eman zituen, esaterako, Carneggie Hall-en eta el Filarmonic Center-en. Apaiz pauldar gisa egindako lanean ere musika erabili izan du Luis Bakaikoa Martichek. Madrilgo eta Iruñeko Milagrosako elizetan organo-jolea izan zen. Atzerrian1964ean Manilako katedralari Espainiak oparitu zion Pilareko kapera eta erlijio-ekitaldi haiei doinua etxarriarrak jarri zizkien. Hiri hartako orkestra sinfonikoarekin Haendelen organorako kontzertuak grabatu zituen. Radio Nacional de Españarendako organoko erlijio-musika ere grabatu izan du. 5 kontinenteetatik lautan hainbat kontzertu emandakoa da Luis, batez ere organoarekin, baina baita pianoarekin. Vatikanoko San Pedro basilikan organo kontzertua ere eskainia da etxarriarra. Instrumentuak jotzeaz gain, kanturako, pianorako eta organorako hainbat lan sortu ditu, esaterako: Misa in honorem Sanctae Luisae Marillaccensis (lau ahots eta organorako), organorako 25 motete, Tres conciertos para piano edo Padre Nuestro (zazpi ahotsetarako).Kontzertua EtxarrinEtxarri Aranazko Abesbatzak eta Udalak antolatuta, apirilaren 12an, meza-omenaldia eginen zaio Luis Bakaikoa Martichi. 19:30ean hasiko den elizkizunean Etxarri Aranazko abesbatzak Luisek konposatutako meza kantatuko du besteak beste.