Gaur mustuko du Zubietak buruz burukoa

Guaixe 2008ko apirilaren 4a

Etxarriarrak eta Eulatek irekiko dute gaur, gaueko 22:15ean, Zeanurin, Eskuz Banakako Txapelketa. Norgehiagoka gogorra aurreikusten da Aspeko bi atzelarien artean. Ez bata ez bestea ez da eskuz banakakoan espezialista, baina biek ere duten guztia emanen dute kantxan.Eulatek, eskuz binakakotik kanpo geratu ondoren, aurreko urtetan baina gehiago prestatu ahal izan du txapelketa. Ez da arerio erraza izanen etxarriarrarendako: primerako sakea du, bi eskuekin ongi moldatzen da eta defentsa ona du. Zubieta bere indarraz baliatu beharko da aurrera egiteko.