Partidu ona egin zuten Etxarrikoek, baina San Ignaziok beharrezkoa zuen garaipena sailkapen nagusiko goiko postuei eusteko eta haren bila zelairatu zen. Bi goleko aldearekin joan ziren atsedenaldira bi taldeak. Bazirudien partidua erabakita zegoela, baina, atsedenalditik bueltan, markagailuari buelta emateko prest atera ziren Etxarrikoak. Ikerren 2-1ekoak esperantza eman zien sakandarrei, baina etxekoek ez zieten gol gehiago sartzen utzi.Baztanek jarraitzen du lider postuan, 28 punturekin. Etxarri 7. postuan dago, 13 punturekin. Asteburu honetan, 17 punturekin, 5. postuan dagoen Universidad de Navarra hartuko du etxean.