Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mezan bertan Luisek bere esker onak azaldu zizkien hainbat pertsona eta erakunderi. Etxarriarra izateaz "harro" sentitzen zela ere aipatu zuen. Elizkizuna despeditu eta gero, Etxarri Aranazko Abesbatzak plaka bat oparitu zion, eta han irakur zitekeen: "musikak ez du espazioa betetzen, sortu baizik". Udalak, bestalde, Luis Bakaikoa Martichi lore sorta eta herriko armarria zuen zapia oparitu zion. Elizaren atean, bildutako guztiendako, auzatea izan zen. Haren inguruan bildu ziren mezarekin gozatu zuten etxarriarrak eta Iruñetik etorritako jende mordoa.