Golik gabe, ezin irabazi

Guaixe 2008ko apirilaren 13a

Partidu ona jokatu zuten etxarriarrek, eta nagusi izan ziren ia norgehiagoka osoan. Baina, berriz ere, golak sartzea falta izan zitzaien.Penalti baten ondoren aurreratu ziren markagailuan bisitariak. Etxarriarrek ez zuten etsi, baina langara batzuetan eta atezainaren eskutara besteetan, gola ez zen iristen. Bigarren zatiaren hasieran, Nafarroako Unibertsitateko taldea korner batez baliatu zen 2. gola sartzeko. Hortik aurrera, Etxarriko taldearenak izan ziren aukera onenak, baina, berriz ere, langara joan ziren bere baloiak. UNk, berriz, behar bezala aprobetxatu zituen bere aukerak eta, 81. minutuan, Etxarrikoen esperantzak zapuztu zituen 3. golarekin.Areriorik gabe, 1. postuan jarraitzen du Baztanek, 31 punturekin. 7.a da Etxarri, 13 punturekin. Datorren jardunaldian 11 punturekin 6. postuan dagoen Lagunak taldearen aurka neurtuko ditu indarrak, Barañainen.