Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Arrigorriagako distantzia luzeko XI. duatloia jokatu zen, eta 200 atleta inguruk hartu zuten parte lehian. 14 kilometro korrikan, 57 kilometro bizikletan, eta atzera ere 7 kilometro korrikan egin behar izan zituzten, helmugaratu arte. Proba bizikleta tartean erabaki zen: igo beharreko portuen gogortasunak eta haize bortitzak eragin bizia izan zuten. Irabazlea Krafft-Atletico San Sebastian taldeko Patxi Urizar billabonatarra izan zen (2:54:48), esprintean Saiatuz taldeko Endika Gartzia menperatuz. Sakana Triatloi Taldeko Alberto Martinez etxarriarra 111.a izan zen (3:36:14).Hurrengo duatloi proba Arbizun jokatuko da, apirilaren 26an, 18:00etan. Duatletek egin beharrekoa: 8 kilometro korrikan, 32 kilometro bizikletan eta 4 kilometro korrikan.