Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikasturte honetan bosgarren urtemuga bete du Etxarri Aranazko Txuixoo arte martzial eskolak. Lehenago ere, lagun talde bat biltzen zen arte martzialak ikasteko, baina 2002-2003 ikasturtean, elkartea sortzea erabaki zuten, Etxarrin eta inguruan arte martzialak bultzatzeko helburuarekin.Kontzertuak Bosgarren urtemuga ospatzeko, Txuixoo elkarteak kontzertuak antolatu ditu bihar, larunbaterako. Gaueko 23:00etan emanen diote hasiera festari, Etxarri Aranazko gaztetxean. Antolatzaileek giro bikaina espero dute, Egurre eta Dentera taldeen musikarekin. Ondoren, Tortuga sound DJ punkyak hartuko du txanda. Gaupasa ederra egin ahal izanen dute bertan biltzen direnek. Antolatzaileek Etxarriko gazte asanbladaren laguntza izan dute.HastapenakArte martzialak ikasteko biltzen zen lagun taldeak, elkartea sortzeko beharra sumatu zuen, eskola indartzearren. Horrela eman zioten hasiera Txuixoo arte martzial eskolari. Bost urte hauetan indarra hartzen joan da eskola. Dagoeneko 60 ikasle inguru ditu. Yoseikan Budo eta Tai-Chi ikastaroak ematen dituzte batez ere, baina autofedentsa ikastaroak ere eman izan dituzte noiz edo noiz. Hasiera hasieratik, Joxe Perez izan dute irakasle.Denbora honetan Txuixoo elkarteko ikasleek zenbait erakustaldi egin dituzte herriz herri, kirola ezagutzera emateko. Txapelketetan parte hartzea zer den ere badakite. Hori guztia gutxi ez, eta eskolako ikasle batzuk irakasle titulua ateratzeko prestatzen ari dira, Oscar Moro, Juanpa Santano eta Eneko Lakuntza, hain zuzen.Urte hauetan guztietan egindako lanak zaharkitua utzi du materiala. Larunbateko ospakizunarekin, bosgarren urtemuga ospatzeaz gain, material berria erosteko dirua ateratzea du helburu Txuixoo elkarteak.