Foruzaingoak istripua izan eta hainbat autotan kalteak eragin zituen gidaria atxilotu zuen

Guaixe 2008ko apirilaren 22a

Foruzaingoak jakitera eman duenez, ibilgailuan zihoazen 3 pertsonek ez zutek minik hartu. Ezbeharra gertatzerakoan autoak trafiko seinaleren bat edo apurtu omen zuen eta hura autobian gelditu zen. Horrek 7 autoen beheko aldean kalteak sorrarazi zituen. Foruzaingoak jakitera eman duenez, istripua izan zuen auto gidaria atxilotu egin zuen. 1,15eko alkohol tasa eman zuen alkoholemia kontrolean. Foruzaingoak, gainera, epaileren agindua ez betetzea egotzi dio. Izan ere, istripua izan zuen gidariari Donostiako epaitegi batek 2009ko otsailera arte gida baimena kendua baitzion. Dirudienez, 2007an ere bitan atzeman zuten pertsona hori Foruzaingoak egoera berean.