Emaitz onik gabeko lana Etxarrirena

Guaixe 2008ko apirilaren 21a

Partidaren hasiera nahiko nahasia izan zen. Zelaiaren erdialdean baloiaren jabetzarengatik borrokan ibili ziren bi taldeak. Etxarrikoek sartu zuten lehen gola, jokalari bat gutxiago eduki arren. Hala ere, Barañaingoek kementsu egin zuten aurrera eta hiru minututan 2 gol sartuta, buelta eman zioten markagailuari. Norgehiagoka amaitzear zela, 87. minutuan partidua erabakita utzi zuten, 3-1ekoarekin. Taldeko liderrak, Baztan taldeak, 34 punturekin, preferente mailara igoko dela ziurtatu du dagoeneko. Etxarrik 7. postuan jarraitzen du, 13 punturekin. Ea asteburu honetan, zaleen babesarekin, bolada txarra apurtu eta partida irabazten duen. Aukera ona du, 4 punturekin 8.a den Ardoi hartuko baitu etxean.