Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Neskak, aldiz, Christian soldadu eder eta maitagarria maite du. Baina hura harremanetan ez da batere trebe. Soldaduak bere ahotsa eta edertasuna jarriko ditu eta Cyranok hitzak, dena Roxanaren maitasuna lortzeko.Etxarri Aranazko kultur etxean bihar ikusiko den antzezlana Malaspulgas taldeak Edmond Rostand idazlearen Bergeraceko Cyrano liburuaren moldaketa da. Konpainiak, aurretik, El Lazarillo de Tormes eraman zuen eskenara, beti ere literaturako "funtsezko" testu baten bidez haurrek ikuskizun dibertigarriaz gozarazteko helburuz. 6 urtetik gorako haurrei zuzenduko edertasunari buruzko ikuskizuna da antzeztuko dena. Virginia Cerverak eta Sofia Diezek jokatuko dituzte paperak, Javier Perez Eguaraz zuzendariaren esanetara. Malaspulgas konpainiaren emanaldia larunbatean izanen da, 18:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean.