Beste munduetako istorioak Mulá Nasrudínen ahoan

Guaixe 2008ko apirilaren 25a

Muláren kontakizunean poesia eta umorea protagonista izanen dira: ilargien eta eguzki maiteminduen istorioak; emakume ederren istorioak; adiskideen eta etsaien istorioak... gure bihotzak hitzez eta irudiez beteko dituztenak. Narratzaile bat bakarrik, Patxi Larrea, alfonbra bat eta ikuslearen irudimena helburu bakar batekin: ongi pasatzea eta ongi pasaraztea. Mulá-k dioen bezala: "istorioak trenak bezalakoak dira... badatoz eta badoaz, baina inork ez daki oso ondo nora eraman gaitzaketen...". Las historias de Mulá Nasrudín emanaldia igandean, 19:00etan, izanen da ikusgai Etxarri Aranazko kultur etxean.