Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarriko taldea izan zen nagusi partidu hasieratik. Ardoi taldeari, berriz, kosta egiten zitzaion arriskua sortzea. Bide horretatik, etxekoak aurreratu ziren markagailuan, Artzairen golari esker. Bigarren zatia parekatuagoa izan zen eta 1-1ekoa sartu zuen Ardoik. Hala ere, Etxarrikoek ez zuten etsi eta borrokan jarraitu zuten azken partidutan lortu ezinean zebilen garaipena erdietsi arte. Norgehiagoka amaitzeko 5 minutu falta zela sartu zuen Julenek garaipenaren gola.Igoera fasea amaitzeko 3 jardunaldi falta direla, 34 punturekin, igoera ziurtatua du Baztanek. San Ignazio, Universidad de Navarra, Beriain eta Lagunak taldeek lehian jarraitzen dute. Etxarri, berriz, 7. postuan, 16 punturekin, borrokatik kanpo dago dagoeneko.Asteburu honetan atsedena dute etxarriarrek. Gustura hartuko dute, azken bi jardunalditara indarberrituta joateko.