Pablo Sarasate kontserbatorioko ikasleen emanaldia Etxarrin

Guaixe 2008ko maiatzaren 9a

Urtero moduan, kontserbatorioak Nafarroako hainbat musika eskolekin batera audizio eta kontzertu programa garatu du. Musika eskola parte-hartzaileen artean Lakuntzakoa eta Etxarri Aranazkoa daude. Martxotik maiatza akabera bitartean hainbat emanaldi izanen dira. Hala, apirilaren 22an Etxarri Aranazko musika eskolako hainbat ikaslek emanaldia eskaini zuten kontserbatorioak Iruñean duen egoitzan. Bi egun geroago Lakuntzako musikarien txanda izan zen. Programa horren helburuak dira, batetik, musika eskolen eta kontserbatorioaren arteko harremanak estutzea. Bestetik, haien trebetasunak erakusteaz gain, musika ikasleek beste ikastetxe batzuetako eta antzeko maila duten ikasleekin harremanetan jartzea. Ikasleendako pizgarria eta aberasgarria izan ohi da esperientzia. Bide batez, musika eskoletan ezohikoak diren musika tresnak (fagota, tuba, klabea...) entzuteko aukera ere ematen du programak.