Nazabalen lehen arerioa, Lopez Azpilikueta

Guaixe 2008ko maiatzaren 8a

Urrezko Aizkolarien Txapelketa pil-pilean dago. Elite mailan finallaurdenak ligaxkan jokatzen ari dira, bi multzotan banatuta. A multzoanArrospide, Nazabal eta Lopez lehiatuko dira, eta B multzoan Olasagasti,Larretxea eta Arria. Multzo bakoitzean hirurak hiruren kontra ariko dira etalehen bi onenak final erditara pasako dira. Bada, asteburu honetan lehian sartuko da Floren Nazabal, igandean, maiatzaren 11n, 12:30ean, Egur Sport enpresak Urduñako Foruen Plazan antolatu duenjaialdian. Arerio latza izanen du etxarriarrak: kanporaketetan Etxeberriaeta Vicente irabazita, final laurdenetarako sailkatu den Juanjo LopezAzpilikueta. Zaletuek egungo Urrezko Aizkolari txapelduna jotzen dute faborito, FlorenNazabal. Baina gauzak ez daude beste batzuetan bezain argi. Aizkolariak geroeta paretsuago daude, eta horregatik etxarriarrak lan handia egin beharko duindartsu eta sasoi betean dagoen Lopez Azpilikueta irabazteko. Izan ere,Lopez Azpilikuetak izan duen hobekuntza nabaria da; horren isla lortutakoemaitza onak. Nazabal ongi prestatua dator lehiara, baina ikusi behar gauzaknola doazen. Aizkolariek egin beharreko lana ez da txantxetakoa, 10 enbor moztu beharkobaitituzte, 6 probatan: 45 ontzakoa zeinek kolpe gutxiagotan moztu;erlojupean 45 ontzakoa zeinek lehenago erdibitu; kana erdikoa zutik moztu;60 ontzakoa etzanda moztu; eta bi kanaerdiko erdibitu eta bi 60 ontzakomoztu. Ea etxarriarrak esperientzia bere alde duen eta tituluaberreskuratzeko borrokan murgiltzen den. 23 urtez azpikoan, Jauregi aurreraUrrezko Aizkolarien 23 urtez azpikoan lan bikaina egiten ari da SakanakoAizkora Eskolan formatzen ari den Arkaitz Jauregi. Arabako Lezen bizi denbeasaindarra bi aurkari gogorren aurrean gailendu da asteburu honetan:Uharte Arakilgo Ibai Gorriti eta Mugerza III.a hartu ditu menpean.Maiatzaren 1ean, Estibalizen, Ibai Gorriti baina hobe aritu zen jokoanzeuden lau probatan (45 ontzakoa zeinek kolpe gutxiagotan moztu; erlojupean45 ontzakoa zeinek lehenago erdibitu; 36 ontzako bat zutik moztu; eta 45ontzako bat zutik eta beste bat etzanda ebaki eta bi kana erdiko erdibitu).Alderik handiena erlojuz aurkako 45 ontzakoarekin eta zutikakooinbatekoarekin lortu zuen, 20 segundotik gora bakoitzean. Adituek Jauregijotzen zuten faborito eta hala izan zen. Bukaeran 14:55ekoa izan zenLezekoaren denbora, eta Gorritik, berriz, 16:05ean despeditu zuen lana. Jauregik ezustea eman zuen igandean Idiazabalen, faborito zen MugerzaIII.aren aurrean gailendu baitzen. 9:46ko denbora egin zuen arabarrak, etagipuzkoarrak, berriz, 11:39koa. Hasierako bi probatan paretsu aritu ziren biaizkolariak baina hala ere Jauregik irabazi zuen, eta azkeneko bietan, aldegehiago atera zion Lezekoak Mugerza III.ari. Pronostiko guztien kontra,Urrezko Aizkolarien txapelketan aurrera egin du aurten debutatu duenSakanako Aizkora Eskolako kideak.