Asteburuan despedituko du ligaxka, igotzeko aukerarik gabe

Guaixe 2008ko maiatzaren 12a

Azken minutuan galdu zuten Etxarriko mutilek partidua. Etxekoak izan ziren markagailuan aurreratzen lehenak, 2-0ra arte. Baina Etxarrikoek borrokan jarraitu zuten, eta atsedenaldira joan aurretik 2na berdintzea lortu zuten, Artaz eta Salinasen golei esker. Hala ere, Beriaindarrek igoera zuten jokoan, eta ez zuten azken unera arte etsi. Azkenean, 90. minutuan, 3-2koa sartu zuten, Etxarrikoen zoritxarrerako.Baztan da taldeko liderra, 34 punturekin. Etxarri 7. postuan dago, 16 punturekin.Asteburu honetan despedituko dute amaiera igoera ligaxka, Etxarrin, 4 punturekin, 9.a, azkena den Gazte Berriak taldearen aurka. Mailaz igotzeko aukerarik ez badu ere, duten guztia emanen dute etxeko zaleen aurrean denboraldia garaipenarekin amaitzeko.