Etxarri Aranatzekin lotura du aurtengo pastoralak

Guaixe 2008ko maiatzaren 14a

Etxarriren sorreran parte hartu zutenetako bat izan zen Mauleko Jauna, Oier III.a Zuberoako azken bizkondea (1237?-1318). Hura izan baitzen Nafarroako erresumaren gerizpean zegoen aginte bateko azkeneko ordezkaria. Ondoren, Frantziako erregearen menpekoak izanen ziren Mauleko gaztelu zaharrean, Zuberoaren azken askatasunak galtzearen ildotik. Ingelesen kontra eta Zuberoaren alde, baita Nafarroako Erresumaren alde egin zuen borroka urtetan. Oier III.a Nafarroan hil zen eta Mauleon abizena biziarazi zuten haren ondokoek. Etxarri Aranazko armarriko lehoiak bere zigiluko bera ote den ikertu beharko litzateke, berak zigiluan zuen Zuberoako lehoiarekin sinatzen zuelako Nafarroako erregearen menpeko zenean.  PastoralaAurtengoak Xiberoko Jauna izenburua du. Jean-Loius Davantek idatzia da eta Ainharbe, Ezpeize-Ündüreine, Sarrikotapea eta Ürrustoi-Larrabile herriek antzeztuko dute, garilaren 27an eta agorrilaren 3an. Pastorala ilbeltzaren 12az geroztik ari dira prestatzen lau herrietako ehun bat gaztek. Barkoxeko Jean-Fabien Lechardoy da errejenta eta haren esanetara ari dira ikasten gazteak dantza pausuak eta oholtza gaineko mugimenduak. Bestalde, Lüxi Camus-Etxekopar izan da pastoraleko kantuak moldatu dituenak.