Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
4 kontzertuIgandean abiatuta eta ekainaren 8ra bitartean, aurten lau musika kontzertu izanen dira Etxarri Aranatzen. Igande honetan 50. eta 60. hamarkadako rock and roll doinuak ekarriko ditu Los Totem taldeak; hurrengoan, folk doinuak izango dira nagusi Mashara folk taldearen kontzertuarekin; ekainaren 1ean musika beltza, funki eta hamaika estiloren eragina plazaratuko du Acido C taldeak; eta bukatzeko, ekainaren 8an, Sakanako Haize Berriak bandak "Musika herrikoia" izeneko kontzertua eskainiko du. Los TotemSei musikari nafarrek osatzen dute Los Totem taldea. 1962. urtean jaio zen taldea eta garai hartan rock and rolla lantzen talde aitzindaria izan zen Iruñean. Urte luzez geldirik egon ondoren berriro ekin diote musikari. Hain zuzen ere 50. eta 60. hamarkadetako rock and roll abestiez gozatzeko aukera eskainiko du Los Totem taldeak. Rock and rollaren historiako abesti ezagun eta garrantzitsuenak entzuteko aukera bikaina da, igande arratsaldea primeran pasatzekoa. 19:30etik aurrera, igandean, Etxarriko plazan.