16 bikote eta 8 pilotari lehian Etxarri Aranatzen

Guaixe 2008ko maiatzaren 22a

Guztira 40 pilotariII. San Adrian Pilota Txapelketa hiru mailatan jokatzen ari da: haurrak, kadeteak eta promesak. Haurren mailan zortzi biko lehiatzen ari dira, eskuz binaka. Ondoko bikoteak dira: Ansa-Tolosa, Antsotegi-Lasa, Daniel-Otamendi, Agirre-Bernabe, Murgiondo-Jaka, Maiza-Elustondo, Arozena-Gonzalez eta Olano-Labaka. Aldiz, kadete mailan zortzi pilotari ari dira parte hartzen, lau t´erdian: Oronoz, Galarza, Tainta, Lopez, Urkijo, Loban, Urbieta eta Arrieta. Bukatzeko, promesen mailan beste 8 bikote ari dira txapela lortzeko borrokan: Salaberria-Otxandorena, Rekalde-Azanza, Alegria-Lopetegi, Idoate-Senperena, Jauregi-Linzoain, Urrutikoetxea-Mendinueta, Perez-Uzkudun eta Andreu-Larrinaga. Finalak ekainaren 15eanTxapelketa aurreko asteburuan hasi zen, final laurdenekin. Asteburu honetan ere final laurdenak jokatuko dira eta hurrengo bi asteburuetan, aldiz, finalerdiak. Finalak ekainaren 15ean erabakiko dira, San Kiriko eta San Adrian festa egunen artean, hain zuzen. Partidak Etxarri Aranazko Euskal Herriari pilotalekuan jokatzen ari dira. Aristorenak gogoratu du pilotalekurako sarrera dohainik dela, eta herritarrak frontoira hurbildu eta gozatzeko gonbitea luzatu du. Asteburuan jokatutako partiden emaitzak: Haurrak: Antsotegi-Lasa 18  -  Ansa-Tolosa 8Kadeteak (4 t´erdian): Lopez 14 - Oronoz 18Promesak: Salaberria-Otxandorena 12  - Rekalde-Azanza 22Haurrak: Agirre-Bernabe 18   -   Daniel-Otamendi 17Kadeteak (4 t´erdian): Galarza 18  -  Tainta 10Promesak: Idoate-Senperena 20  -  Tainta 10Asteburuko partidak*Ostiralean, maiatzaren 23an: Haurrak: Murgiondo-Jaka  -  Maiza-ElustondoKadeteak (4 t´erdian): Urkijo - LobanPromesak: Jauregi-Linzoain  -  Urrutikoetxea-Mendinueta*Larunbatean, maiatzaren 24an: Haurrak: Arozena-Gonzalez  -  Olano-LabakaKadeteak (4 t´erdian): Urbieta - ArrietaPromesak: Perez-Uzkudun  -  Andreu-Larrinaga