Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen asteburuko partiden ondoren, dagoeneko argitu dira Etxarri Aranazko II. San Adrian Pilota Txapelketako finalerditako norgehiagoka guztiak. Datorren asteburuak Gure Pilota elkarteak antolatutako txapelketaren haur, kadete eta promesa mailako finalerditako lehen partidak ekarriko ditu.Asteburuko emaitzak Joan zen asteburuan final laurdenetako bigarren partidak izan zituzten pilotariek. Finalerdirako pasea zuten jokoan. Hona hemen emaitzak:Haurrak: Maiza-Elustondo 7 / Garrido-Labaka 18Arozena-Gonzalez 10 / Murgiondo-Jaka 18Kadeteak: Loban 18 / Urkijo 8Urbieta 18 / Arrieta 11Promesak: Aspe-Mendinueta 18 / Jauregi-Linzoain 22Andreu-Larrinaga 22 / Perez-Galarraga 18Asteburuko partidak Finalerdira sailkatzen lehenek maiatzaren 31n, larunbatean, 22:00etan hasiko den jaialdian dute hitzordua. Finalera iristeko helburuarekin, gogotsu ariko dira pilotari gazteak.Hauek dira norgehiagokak:Haurrak: Antsotegi-Lasa / Agirre-BernabeKadeteak: Oronoz / GalarzaPromesak: Rekalde-Azanza / Alegria-LopetegiHaurren mailan atzelarien arteko borroka bizia aurreikusten da eta Antsotegiren sakearekin gozatzeko aukera ere egonen da. Kadete mailan ere, partidu ikustagarria espero da: Galartza bizkaitar handiak duen dena eman beharko du Oronoz indartsua mendean hartzea nahi badu. Azkenik, promesen mailan, partida parekatua espero da Rekalde-Azanza eta Alegria-Lopetegiren artean.