Azken finalaurrekoa jokoan

Guaixe 2008ko ekainaren 5a

Etxarri Aranazko Gure Pilota elkarteak antolatuta, Ceramica Utzubar enpresaren babesarekin, aurreko ostiralean II. San Adrian Pilota Txapelketa-Ceramica Utzubar Sariko finalaurrekoa jokatu zen, haur, kadete eta promesa mailan.Haurren mailan jokatu beharreko partida ostiral honetara atzeratzea erabaki zen, Lasa pilotaria lesionatua baitzegoen. Horren ordez, ostiral honetan haurren mailan jokatu beharreko azken finalaurrekoa aurreratu zen. Horrela, Garrido eta Apestegiak 6-18 galdu zuten Murgiondo eta Jakaren kontra. Kadeteetan, lau t´erdian, Galarzak 18-6 hartu zuen menpean Oronoz. Eta bukatzeko, promesetan, partida bikainaz gozatzeko aukera izan zuten Etxarriko Euskal Herriari pilotalekuan bildu ziren zaleek. Partidan barna bitan aurrean ibili ziren Alegria eta Lopetegi lakuntzarrek tamalez galdu egin zuten, 22-18, Rekalde eta Azanzaren kontra. Emozioz betetako primerako partida izan zen, afizioa sortzen dutenekoa. Irabazleek finalerako txartela lortu zuten.Asteburuko finalaurrekoa Asteburuan II. San Adrian-Cerámica Utzubar Sariko azken finalaurrekoa egonen da jokoan. Ondoko lehiak izanen dira.Haurrak: Antsotegi-Lasa / Agirre-BernabeKadeteak, lau t´erdian: Urbieta - LobanPromesak: Andreu-Larrinaga / Jauregi-LinzoainIrabazleek finala jokatuko dute aurreko asteburuan finalerako txartela lortu zutenen kontra. Hortaz, emozioa pil-pilean izango da ostiralean, ekainaren 6an, 22:00etatik aurrera Etxarriko pilotalekuan.