Kanpineko hobekuntza lanek 430.000 euroko inbertsioa eskatu dute

Guaixe 2008ko ekainaren 4a

Orain arte egindako lanen artean Florenek honakoak zerrendatu dizkigu: igerilekuko aldagelak goitik behera berritu dira araudira eta gabeziaren bat duten pertsonendako egokitzeko (elkarte baten ikuskaritza pasa dute); igerilekuen parean, erreka aldera kanpinerako partzela berriak egin dituzte eta igerileku ondoan erabilera anitzeko kirol pista. Florenek aurreratu digunez heldu den astean kanpineko bideak asfaltatu eginen dituzte eta mugikortasun mugatua duten pertsonak taberna-jatetxera igotzeko igogailua jarriko dute. Igogailua eskaileren ondoan egonen da, eraikinaren eskuin aldean. GehiagoUda pasa eta gero kisusgileak lanera bueltatuko dira. Aldagelak eta ostalaritza azpiegitura hartzen dituen eraikina 70 metro karratutan handitzeko egitura egina dago, baina errematea ematea falta da. Behe solairuko 35 metro karratuak gazteendako txokoa izanen da. Goiko espazioa berriz solairu guztiaren birbanaketa egiteko erabiliko da. Florenek esan digunez, sukaldea eta taberna handitu eginen dira eta jatetxeko jangelaren espazioa berregituratu eginen dute. Horrekin batera, haurrendako jolas parkea egokituko da eta, aldi berean, argindar etenak eragozteko multzo elektrogenoa jarriko da. Floren Vicente Imazek esan digunez, "asmoa da, lortzea beste kontu bat, mailaz igotzea eta lehen mailako kanpin izendapena lortzea".